Buenos Aires aldapa trafikoari itxita dago gaurtik ostiralera arte

Txintxarri Aldizkaria 2026ko apirilaren 22a

Galtzadaren mantentze lanak egingo dituzte udaletxeko langileek, Buenos Aires aldapako 15. zenbaki pareko kutxatila batean. Hori horrela, aldapako trafikoa moztu dute eta bertakoek soilik izango dute sarbidea. Ondo bidean etzi berrirekiko dute, ostiralean. Obrek irauten duten bitartean Oriarte Larrekoetxe institutu parean egingo du behin-behineko geldialdia Manttangorri hiribusak.