Ana Isabel Pineda atletak diabetesari ikusgarritasuna emateko bigarren hitzordua hasi du Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2026ko apirilaren 20a

16:00ak aldera, Ainara Elizetxea zinegotziak egindako irteteko pistola tiro bereziarekin bat Irungo atletak eta hainbat lagunek gaurko lehen metroak egin dituzte Atsobakar kirol gunean. Guztira 105 bira emango dizkiote pistari

Hamar bat kirola aimatu dira lehenengo birak egitera, baina izan da itzuliak ematen ari zirela bertan izena eman duenik ere.

Gaueko 21:00ak arte, Gipuzkoako Diabetes Elkarteak (AGD) eta Diabetes Cure Research Association (DCRA) elkarteek babesten duten Diabesetaren 7x7x7 desafioa aurrera eramango du Pinedak. 

Atzo hasi zuen Irunen eta Errenteria, Santurtzi, Bilbo, Basauri eta Gasteizen ere izango da hurrengo egunetan. Guztira 295 kilometro egingo ditu zazpi egunetan.

Hurrengo saioetan izena emateko edo jardueraren gaineko informazio gehiago eskuratzeko: diabetesdcra.com/reto-7x7x7-diabetes webgunea edo AGDren sare sozialak.