360 zaleek parte hartu dute aurtengo edizioan. Ohi bezala, bizikleta gainean edota bizikleta elektrikoan aritzeko aukera izan dute parte hartzaileek.
Pixkana-pixakana eta probari ekiteko gogotsu gerturatu dira denak Mertzero gunean ipinitako irteerara.
Umoretsu eta herritarren animoen artean eman diote hasiera erronkari. Buruntza eta Andatza mendietatik barrena egin dituzte ibilbideak. Norberak erabaki du bide motza, ertaina ala luzea egin.
Ibilbideak ibilbide, Hipromodoko zubitik sartu dira herrra eta Askatasunaren parkeko helmuga zeharkaturik amaitu dute BTT proba. Ordubete ingururen bueltan ailegatu dira lehenengo kirolariak Okendo plazara.
Indarriberritzeko asmoz, Patxi Larrañaga harategiko txistorrarekin egindako mokaduak jan dituzte, besteak beste. Jakiekin batera, senideen txaloak ere jaso dituzte, zuzengunea pasa ostean.