Europako eta Amerika Latinoko doinuen barrena bidaia

Txintxarri Aldizkaria 2026ko apirilaren 19a

23. Akordeoi Jaialdia ospatu du Zero Sette taldeak, larunbat iluntzean. Marcel Loeffler akordeoi jokatzailea eta Rodrigo Mosquera gitarra jotzailea eta abeslariak gonbidatu zituzten, baita Leioako Kontserbatorioko hainbat ikasle ere. 

Ekuadorretik eta Frantziatik ekarri zituen Zero Settek aurtengo doinuak Marcel Loeffler eta Rodrigo Mosquera musikarien eskutik. Ohi bezala, Ainhoa Aiertzak aurkeztu zuen 23. Akordeoi Jaialdia. 

Emanaldiarekin hasteko, hainbat pieza jo zituzten Leioako Kontserbatorioko zazpi interprete gazteek: Uxue Rama Mulero, Nahikari Campos Marcos, Juana Klassen Allende, Lide Ugalde Perez, Nerea Tena Marquez, Iria Blanco Marina eta Sebastian Gomez Sanguinetti. Akordeoia, gitarra klasikoa eta zeharkako flauta. Instrumentu horiez baliaturik, kanta ederrak jo zituzten, binaka zein taldeka. 

Erlazionatuak