Zehazki, 449,800 eta 450,180 kilometroen tartean egongo dira lanean eta errei bati eragingo diote asteburu osoan zehar.
Horrez gain, Lasarte-Oriako hegoaldeko lotuneko 450. irteera (Antxisu Bailara) larunbateko 22:00etatik igandeko 24:00etara itxita egongo dela erea jakitea eman du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Lasarte-Oriara sartzeko, 451. irteera (Allerru) erabili beharko da.
Bestalde, tarte horretan ere debekatuta egongo da txirrindularien zirkulazioa N-I errepidean, Andoain eta Lasarte-Oria artean, Irunerako noranzkoan.
Sortuko diren eragozpenak saihesteko, Donostiara sartzeko Andoaingo Bazkardoko lotunetik A-15 errepidea erabiltzea gomendatzen du Aldundiak.
Igandeko 24:00etatik aurrera, bi erraiak erabilgarri egongo direla eta zirkulazioa normaltasunera itzuliko dela iragarri du erakundeak.