Inauterietako gaia aukeratzeko parte hartze prozesua aurreratu du udalak

Txintxarri Aldizkaria 2026ko apirilaren 16a

2027. urteko Inauterietako gaia aukeratzeko parte hartze prozesua abiatzear du; herritarren proposamen eta iritziak jasotzeko unea da

Lasarteoriatarrek gaurtik aurrera jasoko dituzte iritziak emateko eskuorriak etxeko postontzietan, eta horien bitartez egin beharko dute parte hartzea. Txartel horiek parte hartze postontzietan bota beharko dituzte herritarrek: udaletxe zaharreko etxabeetan, kiroldegian, Gaztelekuan, Sexuen Elkarbizitzarako Emakumeen Zentroan eta Kultur etxean. Hala nahi duenak, sarean ere egin ahalko du proposamena (udalaren web atarian). Maiatzaren 3ra arteko epea izango dute horretarako, eta data hori igarota, bigarren fasea jarriko dute martxan.

Mozorrotzeko gaia proposatzeko epealdi hori aurreratzea erabaki du udalak, hain zuzen ere konpartsek behar adina denbora izan dezaten mozorroak eta koreografiak pentsatu eta prestatzeko. Hori horrela, udal ordezkariek espero dute prozesu osoa (bigarren fasea barne) ekainerako amaituta izatea, eta konpartsak irailetik aurrera lanean hasteko aukera izatea. 

Eskuorri berrituak

Orain arteko eskuorriekin alderatuta, aurtengoak berrikuntza bat dute. Orain arteko mozorrorako aukeratuak izan diren gaiak agertzen ditu, urtez urte. Horrela, aurtengorako, gutxienez, udalak saihestu nahi du gaia errepikatzea. 

Lasarteoriatarrak prozesuan parte hartzera deitu ditu Jaietako zinegotziak.