Larunbateko manifestazioarekin bat egin du LOOPA plataformak

Txintxarri Aldizkaria 2026ko apirilaren 16a

Osasun publikoaren aldeko eragileko kideak, atzoko azokan eskuorriak banatzen. Argazkia: LOOPA plataforma.

"Kalitatezko osasun publikoaren defentsa" aldarrikatzeko asmoz manifestazioa antolatu dute Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformek hilaren 18an, Donostian. 17:00etan abiatuko dira Bulebarretik. Ekintza horrekin bat egin du helburu horren alde Lasarte-Orian lanean ari den LOOPA plataformak eta herritar oro animatu du parte hartzera.

Hilabete luzez, gure herrian pairatu izan dugun egoera ezin okerragoa hobetu bada ere, oso urruti gaude oraindik, bai Lasarte-Orian eta bai oro har, kalitatezko Osasun Publiko batek eskaini behar dituen gutxieneko parametroetatik". Promesak egiteari utzi eta "benetako irtenbideak" emateko eskatu diete arduradunei.