Ostadar Ipar Martxako kideek, kirola eta kultura Leon aldean

Txintxarri Aldizkaria 2026ko apirilaren 15a

Ostadar Ipar Martxa taldeko kideek ez dute atsedenik izan Pazko Astean. Gaztela eta Leon barrena izan dira kirola eta bisita kulturalak uztartuz

Leon eta Zamora (argazkian) hiriburuak, Ciñera de Gordoneko meatzeak, Carbajosa, Sobarriba, La Bañeza, Santa Colomba de la Vegako eliza, Pobladura del Valle, Benavente... ibilbide eta leku ederrak ezagutu dituzte bidaiak iraun duen bost egunetan.