Eneko Sanchez ederki lehiatu da 18 urtez azpiko Sei Nazioen jaialdian

Txintxarri Aldizkaria 2026ko apirilaren 15a

Eneko Sanchez (ezkerrean) eta Bixente Lahitete jokalariak Aviron Bayonnais-eko kideekin. Arg.: EuskadiRugby

Beltzak RTko harrobiko kide Eneko Sanchez 18 urtez azpiko Sei Nazioen jaialdian izan da lehian Espainiako Selekzioarekin,Vichyn (Frantzia)

Hilaren 3tik 11ra, hiru partida jokatu zituzten lehoiek. Italia (33-52) eta Irlandaren (17-38) aurka lehen zati berdinduaren ostean, aurkariak gailendu ziren. Azken lehian lehia estuaren ostean, 20-19 irabazi zuen Espainiak. Sanchez hiru neurketetan izan zen zelaian borrokan eta Irlandako lehian, gainera, hamabostekoan izan zen herritarra.