Surik ez, baina kea ugari

Txintxarri adlizkaria 2026ko apirilaren 14a

Kez beteta eta suhiltzailez inguratuta topatu berri du TXINTXARRI aldizkariak Sasoeta auzoan dagoen Saito gimnasioa. Bertan dira Lasarte-Oriako udaltzainak ere, eta horiek izan dira aldizkariari esan diotenak, oraindik orain, argitzeko dagoela gertatutakoa

Bertan bildutako herritarren artean topatu dugu ezbeharra gertatu den unean gimnasioan zegoen erabiltzaile bat, eta harek esandakoaren arabera, suterik ez da izan. Gaineratu du saunatik irtendako keak hartu duela gimnasioa.

Une honetan suhiltzaileek bertan lanean jarraitzen dute.