Liburu Txiki Kluba programa aurkeztu dute

Txintxarri Aldizkaria 2026ko apirilaren 14a

Argazkia: Lasarte-Oriako Udala

Lasarte-Oriako Udalak Liburu Txiki Kluba programa aurkeztu berri du. Mirentxu eraikinean egin dute agerraldia udal ordezkariek, hots, Gizarte Zerbitzuen egoitzan. Bertan izan dira Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi Lourdes Acevedo Beldarráin, Berdintasuneko, Garapenerako Lankidetzako eta Osasuneko eta  Hezkuntza zein Gazteriako zinegotzi Maite Iglesias Sánchez eta Mestiza Elkarteko ordezkari Ana Molina

Udal ordezkariek azpimarratu dute programa hori Lasarte-Oriako haurren eta gazteen artean "irakurzaletasuna sustatzeko garatzen ari den lan ildo zabalago baten parte" dela. Alde batetik, ezagutzera eman berri duten Liburu Txiki Kluba dago. Horrek, Haur Hezkuntzako neska-mutilei zuzendutako egitasmoa da, eta baita beren familiei ere, eta ikastetxeetan garatzen da Mestiza Elkartearekin elkarlanean. Bestetik, berriz, lehendik ere aurrera eramaten diten Liburu Baby Kluba programa. 0 eta 3 urte bitarteko haurrei bideratutako ekimena da hori, eta larunbatero Udal Liburutegian modu jarraituan egiten da. Hori ere aipatu elkartearekin elkarlanean egiten da. 

Horren guztiaren harira, honako adierazpenak egi dituzte:“Ekimen horikin adin tarte zabal bat hartzen dugu kontuan,  bizitzako lehen hilabeteetatik hezkuntza sistemaren hasierako etapetara, eta irakurketa garapen pertsonal eta komunitarioaren funtsezko tresna gisa kokatzen duen ibilbide koherentea sortzen dugu”. 

Haur Hezkuntzako ikasleei zuzendutako egitasmoa

Liburu Txiki Kluba programa HH3, HH4 eta HH5eko ikasleei zuzenduta dago, eta irakurketaren inguruko "espazio inklusibo eta parte hartzaile gisa" planteatzen da; narrazioa, sormen jarduerak eta talde dinamikak uztartzen ditu. Saioek 45 minutuko iraupena dute, eta irakurketa partekatua, eskulanak eta hausnarketarako guneak biltzen dituzte. Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez aurrera eramango dira hitzordu horiek.

Lehenengo saioak dagoeneko egin dituzte Sasoeta eta Landaberriko ikastetxeetan, eta ikasleek aktiboki parte hartu duten eskola ordutegiaren barruan programatutako jardueretan. Datorren astean, ordea, beste urrats bat egingo du programak: gurasoekin saio bateratuak antolatuko dituztela iragarri dute antolatzaileek. Horren bitartez, eskolaren, familiaren eta komunitatearen arteko lotura sendotu asmo dute. 

Hizlariek nabarmendu dute ekintza multzo horrek "ikuspegi estrategiko bati" erantzuten diola, eta politika publikoen erdigunean jartzen dituela kultura eta irakurketa. Hori, gainera, "gizarte kohesiorako, aukera berdintasunerako eta inklusiorako elementu gisa" ikusten dute. 

Era berean, azpimarratu dute ekimen horiek bat datozela Garapen Iraunkorreko Helburuekin, batez ere "kalitatezko hezkuntzari, berdintasunari eta desberdintasunak murrizteari" dagokienez. Hala, nabarmendu dute haurren eta gazteen garapen integralarekiko udal konpromisoa sendotzen dutela.