"Sutan dagoen mundua" ulertzen laguntzeko hitzaldia antolatu dute

Txintxarri Aldizkaria 2026ko apirilaren 9a

'Osasun politikak eta zaintza udaletatik' hitzaldia. Argazkia: Lasarte-Oriako EH Bildu.

'Mundua sutan dago eta gu herri (txiki) ukatu bat gara' solasaldia emango du hilaren 15ean EH Bilduko Nazioarteko politika eta harremanen arduradun eta EAEko legebiltzarkide Igor Zulaika Zurimendik, Lasarte-Oriako EH Bilduren udal taldeak gonbidatuta. Antonio Mercero aretoan izango da solasaldia, 18:30etik aurrera. Azkenaldian "sutan" dagoen munduaren bueltako gaiak landu eta elkarrekin hausnartuko dute ekimenera bertaratzen direnek.

Ataka zailean dagoen mundua ulertzeko ariketa egitearekin batera, "itxaropenari ateak irekitzen" saiatuko direla aurreratu dute EH Bilduko kideek. Ukrainako inbasioa, Gazako genozidioa edota Iranen aurkako erasoa landuko dituzte Zulaikaren hitzaldian.

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida por EH Bildu Lasarte-Oria (@ehbildulasarteoria)