Bigarren hastapen ikastaroa hilaren 21erako programatu dute, ordu eta toki berean, baina gaztelaniaz izango da. Gainera, laguntza tailerrak antolatu dituzte baratzeak landuko dituztenei aholkularitza emateko: lanabesen kudeaketa, konpostaren kudeaketa, eta abar.
Furgobaratza izeneko zerbitzua ere emango dute apiril amaieratik urri erdialdera, egun eta ordu hauetan:
- Apirilaren 28an, 18:00etatik 19:30era.
- Maiatzaren 26an, 18:00etatik 19:30era.
- Ekainaren 25ean, 18:00etatik 19:30era.
- Uztailaren 15ean, 18:00etatik 19:30era.
- Irailaren 22an, 18:00etatik 19:30era.
- Urriaren 15ean, 18:00etatik 19:30era.
Arestian aipatutako hastapen ikastaroetara joan ezin dutenek udaletxeko Hirigintza, Obra eta Ingurumen sailean eskatu beharko dituzte baratzeen eraikinera sartzeko giltzak.