Lasarte-Oriako I. Free Tourra egingo dute sorginek maiatzaren 9an

Txintxarri Aldizkaria 2026ko apirilaren 8a

Festetan bezalaxe, blusak funtsezko elementu izango dira maiatzeko free tourrean.

Sorgin Jaiak eragileko partaideek 25. urtez antolatuko dituzte herriko festa alternatiboak ekain amaieran. Mende laurdeneko akelarrea nolanahikoa ez denez, urtemuga ospatzeko ekimen berezia prestatu eta iragarri dute: Lasarte-Oriako I. Free Tourra, maiatzaren 9an egun osoz aurrera eramango dutena. "Herriko historia pixka bat ezagutu nahi? Denetik izango dugu: olinpiadak, kontzertua, panel margoketa, mojitada... Animatu parte hartzera!", adierazi dute sorginek. Zehaztu dute aurreneko urteetako festa alternatiboak kontuan izan dituztela egitaraua prestatzerakoan. 

Lasarteoriatarrak giriz mozorrotzera eta blusak hartzera animatu dituzte maiatzaren 9an. Hauxe da egun osoz disfrutatzeko prestatu duten egitaraua:

  • 11:30ean, Okendon, aterkia bilatu.
  • Ondoren, garai bateko kioskoan (Hipodromo etorbidea), kontzertuak.
  • Kale Nagusian barrena, olinpiadak.
  • Anbulategi zaharra zegoen tokian, aurtengo Sorgin Jaietako panelak margotzea.
  • 14:30ean, Okendon, bazkaria.
  • Bazkalostean, Loidibarren pilotalekuan, final handia eta mojitada.
  • Okendon, tourra ixteko azken festa.
 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida por Sorgin Jaiak (@sorginjaiak)