Aitor Anabitarte herritarra fitxatu du Gipuzkoa Basket taldeak

Txintxarri Aldizkaria 2026ko apirilaren 7a

Primera FEB mailan lehiatzen ari den Inveready Gipuzkoa Basket talde donostiarrak jakinarazi du Aitor Anabitarte pibot lasarteoriatarra (2,03 metro  luze neurtzen ditu) fitxatu duela denboraldia bukatu arte. Ameriako Estatu Batuetako unibertsitate mailan konpetitu du azken urteetan herritarrak.

Ligako azken sei partidak eta ACB ligara igotzeko playoffa jokatuko ditu Anabitartek. Gipuzkoa Basket seigarren postuan dago uneotan: hamabost partida irabazi eta 11 galdu ditu.