Victoria Bailo Vescos herritarrak 100 urte bete ditu

Txintxarri Aldizkaria 2026ko apirilaren 7a

Victoria Bailo Vescos, lore sorta eskuetan duela, senideekin eta udal ordezkariekin. Argazkia: Lasarte-Oriako Udala.

Apirila hastearekin batera 100 urte bete ditu Victoria Bailo Vescos herritarrak eta senitarteekin nahiz udal ordezkariekin ospatu du urtemuga berezi hori. 20 urterekin etorri zen gurera bizitzera eta geroztik udalerriaren historiaren parte izan da bizilaguna. Lore sorta bat oparitu zioten, eta berak, anekdota bitxi eta barre egiteko momentu bat baino gehiago.