Euskadiko selekzioak hamalau kirolari eramango ditu Madrilera eta lasarteoriatarra izango da kadete kategoriako talde kideetako bat.
Bakarka zein taldeka hainbat probei egin beharko die aurre: erlojupekoa, scratch, jazarpena, abiadura, kanporaketa, puntuazioa eta keirin.
Deban lehian
Bien bitartean, errepideko kadete kategoriako Gipuzkoako denboraldia aurrera doa eta hilaren 29an Deban, 34. Amaikak Bat txirrindularien proba lehiatu zen.
Andoaingo Txirrindulari eskolako kideak izan ziren bertan lehian eta 43 kilometroko ibilbidea egin ostean, Unai Guisado herritarrak 01.07.51 marka egin zuen helmugan.