Zero Sette Akordeoi Orkestrak 23. Akordeoi Jaialdiaren aurreneko zatia. Aipatu taldeko eta udaleko ordezkariek eman dute ekimen horren berri, eta iragarri dute zein musikari gonbidatu dituzten: Marcel Loeffler akordeoi jotzailea eta Rodrigo Mosquera gitarra jotzaile eta abeslaria izango dira protagonistak. Leioako kontserbatorioko ikasleek ere parte hartuko dute.