Ertz taldearen aurreneko 'Bidaia', plataforma guztietan entzungai

Txintxarri Aldizkaria 2026ko martxoaren 31

Ezker-eskuin: Urtzi Furundarena, Leire Anabitarte, Oier Toquero, Lander Jimenez eta Ane Jimenez. Argazkia: Maitane Eizmendi/Ertz taldea.

Estudioko aurreneko albuma kaleratu berri du Ertz taldeak: 'Bidaia'. Sei abestiz osatutako lana plataforma digital guztietan entzungai jarri dutela iragarri dute eta gogoz daudela entzuleen iritziak jasotzeko. Horrekin batera, zuzeneko kontzertuak prestatzen eta lotzen ere hasi dira.

Duela hilabete pasatxo jakinarazi zuten jo eta su lanean aritu zirela Haritz Harreguy-ren estudioan eta aipatu album horretako aurrerapen kantua partekatu zuten zaleekin, Etorkizuna pizten. Horrek eta beste bost abestik osatzen dute Ane eta Lander Jimenez, Leire Anabitarte, Oier Toquero eta Urtzi Furundarena musikari gazteen taldearen aurreneko Bidaia