Ohorezko B mailako igoera kategorian Gipuzkoa Sortzen taldeak neurketa lehiatua jokatu zuen Bartzelonan (Katalunia). Club Natacio Poble Nou izan zuten aurrez aurre beltzek. Atsedenaldia baino lehen 12-17 aurrea hartu zuen Gipuzkoa Sortzenek, baina etxekoek ederki erantzun zuten bigarren zatian; 33-24 jarri ziren markagailuan. Beltzak partida berdintzeko borrokatu ziren, baina entsegu eta gauzatze bat bakarrik egin ahal izan zituzten neurketa maitu baino lehen. 33-31 amaitu zen lehia.
Bestalde, Euskal Ligako I. eta II. mailako fase erregularra amaitzear da. Azken aurreko jardunaldia jokatu zen hilaren 28an eta 29an eta I. Mailako Gipuzkoa Sortzenek Betsaide Elorrio hartu zuen Atsobakar kirol gunean. Ikus galeria.
Lehen zatia berdinduaren ostean -13-17 iritsi ziren atsedenaldira-, bizkaitarrak indartsu atera ziren eta etxekoek ezin izan zuten garaipena erdietsi, 20-46. Beltzez betetako hamabostekoa izan zen zelaian eta herritarrek euren onena eman zuten zelaian; Gabi Gavilanek eta Julen Espinosak, esate baterako, entsegu bana egin zituzten.
II. Mailako neurketa ez zen jokatu, baina harrobiko taldeak ederki borrokatu ziren.
Gasteizen (Araba)18 urtez azpiko ekipoak 13-17 garaitu zuen Gaztedi. Markagailuan aurre hartu zuen taldeak eta ongi mantendu zuten aldeko emaitza. Lander Zabala herritarra hamabostekoan izan zen.
16 urtez azpiko ekipoak Eibarren egin zion aurre Envases RC Riojari. Berdintasun handiko neurketa izan zen. Beltzek markagailua entsegu batekin ireki arren, errioxarrek itzulia eman zioten neurketari eta 12-5 jarri ziren. Baina etxekoek ez zuten amore eman eta 12na berdintzea lortu zuten; Erick Duran herritarrak berdinketa eman zien entsegu gauzatzea egin zuen.
Sei nazioak
Aviron Bayonnais taldean dabilen Eneko Sanchez gaztea, aldiz, 18 urtez azpiko Espainiako Selekzioarekin ari da lanean. Gorri-horiek kategoriako sei nazioak jaialdia prestatzen ari da.
Espainia, Ingalaterra, Eskozia, Irlanda, Gales, Frantzia, Italia eta Georgia batuko dira lehiaketan eta apirilaren 3tik aurrera, Vichyn (Frantzia) borrokatuko dira garaikurra eskuratzeko.
Lehoiek hiru partida jokatuko dituzte. Apirilaren 3an, Italia izango dute aurkari. Hil horretako 7an, Irlanda izango dute aurrez aurre eta 11n, Gales.