Intzako Jauregi eta Sagastibeltza, txapeldunorde Ekialde txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2026ko martxoaren 30a

Ekialde txapelketako finala jokatu zuten Oiarpe eta Intzako infantilek hilaren 27an, Zarautzen. Borrokattako neurketan oiartzuarrak izan ziren garaile. Bestalde, gomazko palako banakako Gipuzkoako txapelketatik kanpo geratu da Intza kide Iker Artetxe

Errendimendu mailako bikotekako txapelketa amaitu da. Lehengo asteburuan kategoria ezberdinetako finalak izan ziren eta Infantil I. mailako Ekialde txapelketan Intza KEko Irai Jauregi eta Julen Sagastibeltza izan ziren lehian. Oiarpeko Apezetxea eta Egiguren bikotearen aurka neurtu zituzten indarrak. Laukoa kantxan ongi jardun arren, oiartzuarrak 18-10 gailendu ziren eta txapela eraman zuten.

Sagastibeltza eta Jauregi, txapeldunordearen garaikurrrekin. Arg.: Intza KE.

Palan, ezin aurrera

Loidibarrengo pilotalekuan, aldiz, gomazko palako banakako final zortzirenetako lehia izan zen. Intzako Iker Artetxek Hernaniko Arandiaren aurka jokatu zuen. Neurketa borrokatua izan zen eta tanto politak ikusi ahal izan ziren. Tamalez, hernaniarraren aldeko izan zen  emaitza (22-25) eta Aretxek ezin izan zuen txapelketan aurrera egin.

* Gomazko palako lehia ikusgai galeriako argazkietan.