Aurten ere, herri kirolei bultzada eman asmoz 2023an abian jarritako Harri herri saioa ikusgai izango da EITBn. Bost astez, zortzi taldetan banatuta goi mailako 36 harri jasotzaile izango dira nor baino nor; bi kategoria ezberdinetan izango dira borrokan: emakumeak eta gizonak.
Gaur emakumezkoen lehen lan saioaz gozatu ahalko da eta astelehenero izango da emankizunek. Apirilaren 27an maila horretako finalaz gozatu ahalko da eta gizonezkoei dagokionez, maiatzaren 4an eskainiko da finala.
Azken saio horretan egoteko lehiatuko dira Telleria aita-semeak: Beñat Telleria harri jasotzailea eta Luis Mari Telleria prestatzailea.
Beñatek Etxauri taldean parte hartuko du. Ekipoko buru Joseba Ostolaza izango da eta Jon Marijuan, Gari Garmendia eta Imanol Royo Lartain izango ditu kide.
Luis Mari, aldiz, Albizuri ekipoko lemazain izango da eta Alex Merlo, Mikel Lopategi Urra, Jon Gisesola eta Oskar Aguas zuzenduko ditu.
Saioak astelehenero egongo dira ikusgai, 22:15ean, ETB1ean eta kirolakeitb.eus atarian zein ETB ON plataforman ere jarraitu ahalko da.
Kirol Herri finala
Bestalde, Kirol Herri egitasmoko banakako txapelketa jokatu da otsailetik martxora. Beñat Telleria herritarrak finalerako txartela eskuratu arren, ezin izan zuen hilaren 28an ikusgai izan zen azken saioan egon; mindua zegoen.
Ainitze Zumeta eta Mikel Lopetegi Urra, harriarekin, eta Oihana Fernandez de Barrena eta Julen Alberdi, aizkorarekin, izan ziren garaileak.