LOKEko judokek, bost domina Euskadiko txapelketetan

Txintxarri Aldizkaria 2026ko martxoaren 30a

Ezkerrean, infantil mailako judoak eta dominak eta eskuinean, kadete mailan parte hartu LOKEko zuten kideak. Arg.: LOKe Judo.

Euskadiko txapelketa bikaina egin zuten LOKEko infantil eta kadete mailako kadeteek. Taldeko zazpi kide izan ziren asteburuan lehian Oiartzunen eta bost domina jantzi dituzte. Espainiako Txapeketarako txartela bat ere eskuratu zuten

Hilaren 28an, larunbatarekin Euskadiko Kirol Jokoetako finala jokatu zen eta LOKEko hiru kide izan ziren tatamian maila ezberdinetan.

Alba Padronesek finalera iristea lortu zuen, baina ezin izan zuen bere aurkaria garaitu. Beraz zilarrezko domina jantzi zuen, baita Espainiako Infantil Mailako txapelketarako sailkapena ere.

Martina Miguelez eta Ivan Barrante, berriz, bigarren aukeran iritsi ziren finalera eta euren borrokak irabaziz podiumeko hirugarren mailara igo ziren.

Egun bat beranduago, aldiz, kadeteen txanda izan zen eta LasarteOriako taldeko lau judokek parte hartu zuten eta bi domina eskuratu zituzten.

Iraia Diezek bere kategoriako finalera iritsi zen, baina ezin izan zuen urrezko domina eraman. Ariane Luisek bigarren aukeran brontzezko dominarengatik borrokatu eta lehia gainditu zuen. Marco Iriso eta Ariana Mendoza, aldiz, zazpigarren izan ziren.