'Atzera Begirada Bat' diskoa kaleratu du Jagobak

Txintxarri Aldizkaria 2026ko martxoaren 30a

Ezker-eskuin: Ibon Kazalis, Beñat Bobillo 'Bobi', Jagoba Mendizabal eta David Vila. Argazkia: Iñigo Gonzalez Sarobe.

JAGOBA proiektuari ekin dio Jagoba Mendizabal lasarteoriatarrak eta, horren baitan, estudioko aurreneko lana argitaratu berri du: 11 kantuz osatutako 'Atzera Begirada Bat', Ozen estudioan grabatua. "Patxadaz entzuteko diskoa" dela adierazi du, entzuleari "arreta eta inplikazioa" eskatzen diona baina era berean "gertukoa eta ulerterraza" dena. Albuma entzungai jarri ostean, zuzeneko emanaldiak prestatzen hasia da taldekideekin batera: Beñat Bobillo 'Bobi' herrikideak eta berriki batu diren Ibon Kazalisek zein David Vilak osatuko dute laukotea.

Bobik ez ezik, herrikide gehiagok parte hartu dute Atzera begirada bat diskoan: Bobik berak, gitarrarekin; Oihan Agirretxek, bateriarekin; Hazas zein June musikariek, zenbait kantutan kolaboratzen; eta Sara Etxeberria Basoko Maxuxta artistak diskoko azala diseinatu du.

'Atzera Begirada Bat'
  1. Joan Zinen Egunetik
  2. Denbora (Jagoba, Hazas, June)
  3. Taupadak
  4. Bihar Ere
  5. Ez Dakit (Jagoba, Hazas, Txuso)
  6. Argiak Itzaltzean (Jagoba, Eider Saez)
  7. Zenbat Gau (Jagoba, Hazas)
  8. Izar Guztiak (Jagoba, Anuk eta Elene, Manu Gaigne eta Mikel Ugarte)
  9. Ametsetan (Jagoba, Manu Gaigne eta Mikel Ugarte)
  10. Noiz Arte?
  11. Azken Dantza