Aktore galantak direla erakutsi zuten Kukukako ikasleek

Txintxarri Aldizkaria 2026ko martxoaren 28a

Antzerkiaren Nazioarteko Eguna ospatu zuten Kukuka Antzerki Eskolako ikasleek, urtero legez. 

Gaztelekutik abiatutako kalejirarekin hasi zen ospakizuna, ostiral arratsaldean. Bozgorailua, euskal kantuez osatutako errepertorioa eta dantzarako gogoa. Elementu horiek nahikoak izan zituzten Sasoetatik Okendo plazara jeisteko. Kontrara, telefono mugikorra ezinbestekoa izan zuten antzerkigile gazteen gurasoek bideo eta argazki mordoa egiteko, bide osoan zehar. Tajamar biribilgunea zeharkatu, eta erdigunetik barrena ailegatu ziren enparantza nagusira. Ordurako, ikuskizunarekin gozatzeko zain zen publikoa. 

Aurkezpenarekin hasi, eta Willem Dafoek idatzitako mezua leitu zuten: "Antzerkia oso garrantzitsua da gure burua eta mundua ulertzeko". Jarraian, erakustaldiekin hasi ziren. Pieza laburrak, artistikoak zein barregarriak. Talde mordoek parte hartu zuten, LH3tik hasita DBHko ikasleetairano. Asko disfrutatu zuten euren senideek eta lagunek, eta hala erakutsi zuten eskainitako txalo zaparraden bidez. 

Disko merendolarekin amaitu zuten aurtengo topaketa.