Hilaren 21ean, Diego Garciaren oroimenezko 33. Azkoiti-Azpeitia maratoi erdia lehiatu zen Urola Erdia eskualdekoa bi herrien artean. Nazioarteko korrikalariez gain, hemezortzi lasarteoriatarrek parte hartu zuten; horietako bi ez ziren helmugara iritsi.
Aloña Mendi taldeko Jon Presa herritarra lehen postuetan atera zen irteera puntutik eta hamabigarren (01.12.45) postuan iritsi zen helmugara; senior mailako zortzigarren ere izan zen eta Gipuzkoako txapelketako laugarren postua ere eskuratu zuen.
Lorea Barkaiztegi, aldiz, helmuga igaro zuen Lasarte-Oriako lehen emakumea (01.35.53) izan zen eta horrez gain, Mari Carmen Olaso V55F mailako lehen izan zen (01.35.54).
Zortzi kilometrotako proba motzean ere izan zen herritarrik; Paula Ulik eta Alex Garciak 45.14 denboran egin zuten ibilbidea.
Horrez gain, hilarren 22an, Donostia eta Hondarribia artean antolatutako Talaia bidea trail proban ere izan zen Lasarte-Oriako ordezkaririk. Hala nola, Luis Fernando izan zen lehen herritarra (02.50.36).
Beste lasterketak
Hilabetean zehar ere hamaika lasterketetan izan dira herritarrak UZ Trail, Udalatx igoera, Mahasti krosa, Bealak trail edo Zumaiako herri lasterketa.
Hilaren 15eko, esate baterako, Udaberri Lasterketa izan zen herriatar gehien parte hartzen izan zen ekimena; Donostiako probak 10 km eta 5 km ibilbideak izan zituen. Lehenean Ruben Cantero (33.08) izan zen lehen lasarteoriatarra eta motzean, aldiz, Egoitz Rodriguez (19.53).