Abiadura probetako sailkapen probetan euren onena eman arren, urdin-beltzek ezin izan zuten lehiaketan aurrera egin, ezta euren markak ondu ere. Redondok 60 metro hesi lasterketako laugarren lasterketan atera zen pistara eta 9.22 marka egin zuen. Alkortak, aldiz, 60 metroko lasterketako lehen saioan egin zuen korrika eta 7,89 eginez iritsi zen helmugako marrara.