LOKEko judokek, lehia eta lana

Txintxarri Aldizkaria 2026ko martxoaren 24a

Ezkerrean, Atistegi eta Morales eta eskuinean, Diez eta Luis. Arg.: LOKE Judo.

LOKEko judokek txapelketa eta entrenamendu saio berezia izan zituzten zubian: Espainiako Superkopa eta Euskadiko selekzioarekin lan saioa.

Hilaren 21ean, Marinen (Galizia) jokatu zen Espainiako Superkopan parte hartu zuten Suhar Aristegik eta Lucas Moralesek; Aristegi zazpigarren izan zen.

Eta lehiez gain, Iraia Diez eta Ariane Luis Euskadiko selekzioarekin lanean izan ziren Santanderren (Kantabria).