Xabat Martin, podiumeko gorenean Lizarran

Txintxarri Aldizkaria 2026ko martxoaren 24a

Xabat Martin herritarra, Lizarrako probako podiumean. Arg.: Andoaingo Txirrindularitza Eskola.

Andoaingo Txirrindularitza eskolako kideak lehiaz lehia dabiltza eta kadete mailako lasarteoriatarrak Lizarran (Nafarroa) zein Mendaron izan ziren lehian. Lehen lasterketan, gainera, Xabat Martin Mariezkurrenak lehen postuan igaro zuen helmuga

142 txirrindulari batu ziren Lizarrako VIII. Sihablaran sarian. Martin talde handian mantendu zen. Iratxe lehen postuan igaro zuen eta helmugaraino erreleboka joan ziren kideak. Esprintean jokatu zen garailea eta herritarrak ederki hartu zien aurre gainerako lehiakideei (01.05.05).

Dario Gomez Blanco (01.09.06) eta Unax Guisado Sanz (01.09.53) herritarrek ere helmuga igarotzea lortu zuten.

Astebete lehenago, Martin eta Gomez Mendaron izan ziren lehian. Martin lehen postuetan joan zen lasterketa guztian zehar, baina esprintean itxi egin zuten eta zazpigarren amaitu zuen. Gomez, aldiz, lehiaketatik kanpo geratu zen Bergara aldean.