Gipuzkoa mailako ekimen bat da, gaztetxoen plazaratzea helburu duena; bat-bateko saioa izaten da. Eskualdeka egiten dira kanporaketak eta finala apirilaren 18an izango da Lazkaon. Earra! eskolakoen kanporaketa Hernaniko Sandiusterri aretoan jokatu zuten eta "oso lan polita" egin arren, ez ziren finalera sailkatu, bertso eskolako irakasle Lierni Rekondok TXINTXARRI-ri kontatu dionez.