Errefusa biltzeko hiru edukiontzitatik bik irekita jarraitzen dutela salatu du Lasarte-Oriako Eguzkik

Txintxarri Aldizkaria 2026ko martxoaren 24a

Eragileak gogorarazi du hil honetan betetzen direla bi urte udalak errefusaren edukiontziak itxi zituenetik. Hala, jakinarazi du herriko edukiontzi horiek guztiak banan-banan bisitatu dituela, horiek itxita dauden ala ez jakiteko. Horrela ondorioztatu ahal izan du Eguzkik aipatu edukiontzi horien guztien % 34,8 baino ez daudela itxita

Udalak gaikako hondakin bilketa hobetzeko ezarri duen "neurri garrantzitsuena" ez dela behar bezala funtzionatzen ari ohartarazi du Lasarte-Oriako Eguzkik. Hori horrela, eragileak uste du "normala" dela Lasarte-Oriak ez lortu izana Europako Zuzentarauak eta Hondakin Legeak 2025erako ezarritako gutxienekoa, hots, % 55. Hori horrela, Eguzkik uste du udal gobernuak "Europako araudiak ezartzen dituen estandarretatik oso hurbil egotea" esatea "funsgabeko autokonplazentzia" dela: "Itxita egon beharko luketen edukiontzi gehienak irekita egoteak, eta, azken batean, hartutako neurriak behar bezala ez funtzionatzeak berriz ere agerian uzten du hori".

Edukiontzien ikuskatzea

Eguzkik oroitarazi du orain dela bi urte, errefusa biltzeko 70 bat edukiontzi itxi ezarri zituela esan zuela udalak. Hil honetan, ordea,  52 edukiontzi multzo bisitatu ditu aipatu eragileak eta horietan, guztira, errefusa biltzeko 66 edukiontzi aurkitu ditu. Adierazi dute seguruena bakarren bat oharkabean pasa egingo zitzaiela, baina, salbuespenak salbuespen, herrian dauden guztiak bisitatu dituzte eta ariketa horren emaitza "oso argia"  lortu dute: 66 edukiontzietatik 43 irekita daude (% 65,1) eta 23 itxita (% 34,8). Gaineratu du, itxita dauden edukiontzi batzuen ondo-ondoan beste batzuk irekita daudela, eta horren aurrean, esan du horrek itxitakoen funtzioa" neurri handi batean" galaraziko duela.

Ondoko taulan bildu ditu datok Eguzkik: 

LASARTE-ORIAKO ERREFUSA BILTZEKO EDUKIONTZIEN IKUSKAPENA

Edukiontzi multzoen kokapena

Edukiontzi kopurua

Itxita

Irekita

Iñigo de Loiola

2

 

2

Hipodromo Etorkidea (taxi geltokia)

1

 

1

Hipodromo Etorbidea (Jalgi)

2

2

 

Hipodromo Etorbidea 10

1

 

1

Ola

2

 

2

Kale Nagusia (Jubilatuen Biltokia)

1

 

1

Kale Nagusia (Ainhoa taberna)

1

1

 

Kale Nagusia (Farmazia Nagusia)

1

 

1

San Francisco (aldapa behean)

1

 

1

San Francisco 5 (aldapa goian)

1

 

1

Goikale (gainean)

1

 

1

Goikale (Kontzeju Txikia)

2

1

1

Kiroldegia

2

 

2

Gaztelekua

2

 

2

Buruntza (Xirimiri)

2

1

1

Antxota

2

 

2

Atsobakar

2

1

1

Asteasuain

2

 

2

Urbarte (Sagardoari omenaldia)

1

 

1

Uistin zeharkalea (zubi ondoan)

1

 

1

Uistin

2

2

 

Uistin (Danok kide)

1

 

1

Uistin (Riojanos)

1

 

1

Geltoki (Kulturetxea)

2

1

1

Pintor (Hiru Aldeta)

2

 

2

Zumaburu (plaza)

1

 

1

Zumaburu (eliza atzean)

1

1

 

Zirkuituko Ibilbidea (Txarteldik gertu)

1

 

1

Zirkuituko Ibilbidea (tenis-kantxa)

1

1

 

Brunet parke parean

1

 

1

Antxisu bailara

1

 

1

Zelaialde (parkean)

1

 

1

Zelaialde (kale-kantoian)

1

 

1

Tribunak

1

 

1

Txartel kalea

1

 

1

Olatxoaldea

1

 

1

Olatxoaldea-San Francisco

1

1

 

Salakobeta

1

1

 

Sasoeta (Buruntza kaleko izkina)

2

2

 

Sasoeta (autobia azpiko pasabidetik gertu)

1

1

 

Loidi kalea

1

1

 

Buenos Aires aldapa

1

 

1

Zabaleta

1

1

 

Pepenea (Onak apartamentuak)

1

1

 

Buztindegi (1)

1

1

 

Buztindegi (2)

1

1

 

Teresategi

1

1

 

Gaztainzulo

1

 

1

Pinutegi (1)

1

 

1

Pinutegi (2)

1

 

1

Irubide bailara (1)

1

1

 

Irubide bailara (2)

1

 

1

GUZTIRA

66

23

43