Udaberria ailegatu berri da. Harekin batera, eguraldi ona eta giro epela. Elementu horiek guztiak dira egokiak dantzan aritzeko, nahiz eta, euritan aldaka mugitzen aritzea ere oso dibertigarria izan. Eguerdi eguzkitsuaz baliaturik, plazadantza taldeak hileko saioa aurrera eraman du, Okendo plazan. Betiko legez, dantzari finak direla erakutsi dute, eta hori ez ezik, biziki disfrutatu dute, baita begira ari ziren herritarrek ere.
mar 22, 15:55 Kultura