Multimediatik sortutako obra antzeztu dute

Txintxarri Aldizkaria 2026ko martxoaren 22a

'Semaforoa' antzezlana eskaini zuen Logela Multimediak, larunbat arratsaldean, Manuel Lekuona Kultur Etxean. Eneko izan zen obrako protagonista, eta istorioa garatzeko hainbat elementuz baliatu zituzten antzerkigileek; bideo-animazioaz, musikaz, interakzioaz eta antzerkiaz, hain zuzen. Berehala lortu nahi ditu gauzak Enekok. Hori dela-eta, ez die kasurik egiten semaforoei. Amets izeneko gaztearekin egiten du topo, bat-batean. Hark lasaiago ibiltzeko esaten dio. Ez dio jaramonik egiten, eta kasik hil egiten da, semaforoa gorri dagoelarik bidea zeharkatzean. Susto horren harira, semaforoko izakitxoek bizia hartu eta abentura dibertigarri batean murgiltzen da Eneko.  

Erlazionatuak

'Semaforoa' antzerkia eskaini dute

Txintxarri Aldizkaria mar 22, 14:05 Kultura