Andatzatik Aiara igoerak kategoria ezberdinetako 50 bat gidari batuko ditu Aian hilaren 22an. Horietako bat izango da Aitor Manso herritarra.
Aurtengo denboraldiari aurre egiteko kotxe berriaren zain dago herritarra, bien bitartean, alokatutako Talex M3 batekin ari da lehian.
Hala ere, ez da hau denboraldiko lehen lehia izan herritarrarentzat. Aurten Madrilgo eta Espainiako txapelketetan ere parte hartuko du Mansok.
Gauzak horrela, Madrilgo lehia hasi zuen Avilan (Gaztela eta Leon), hilaren 7an eta 8an. Pedro Bernardoko igoerako lehen lasterketa kronometratuan denborarik onena egin arren, epaileekin izandako ez uletu batengatik ezin izan zuen bigarrenean parte hartu eta txapelketatik kanpo geratu zen.
Andatzatik Aiarko proban arantza kendu nahi du lasarteoriatarrak. Lan zaila izango du, ordea; Joseba Iraolak ere izena eman baitu proban.