Ostadar Inklusioko Anara Martin Lluch eta Markel Uzquiano Lopez de Guereñu kideak ederki jardun dira Gazteen Bocciako Espainiako Txapelketa. Martinek gainera balentria ederra egin du BC2 mailako urrezko domina janzten; duela sei hilabete hasi zen boccia jokatzen eta lehen aldia zuen txapelketan batean.
Ez zuen bide erraza izan talde urdin-beltzeko kideak B. Multzoen fasean, Valentziako Paula Rabenaren (2025eko txapeldunordea) aurkako lehen partida estu galdu zuen Ostadarreko kideak, 3–2 emaitzarekin.
Eta bigarrenean, aldiz, iazko txapeldun Donovan Raza izan zuen aurkari. Lehia oso parekatua izan zen (2–2), eta berdinketa hausteko zatian Martinen alde erabaki zen.
Finalerako sailkatu eta berriro Rábenaren aurka aritu zen. Urrezko dominaren lehian ez zion aukerarik eman, ordea; 5–1eko emaitza sendoarekin nagusitu zen Ostadarreko kide Martin.
Uzquiano, bosgarren
Markel Uzquianok, aldiz, bere sailkapen onena berdindu zuen, BC1 kategorian, 5. postua eskuratuz.
Multzoen faseko hiru lehietatik bi irabazi zituen; horietako bat, lau aldiz txapeldun izan den Madrilgo Ismael Muñozen aurka izan zen eta 9–6ko emaitza garbiarekin gainditu zuen.
Ondorioz, finalerdietarako play-off partida jokatu zuen Sevillako Rafa Gonzalezen aurka. Azken hau indartsu aritu zen eta 4–1eko emaitzarekin gailendu zen.
Bi emaitza bikain horiei esker, Ostadar SKTk hirugarren postua lortu zuen taldeen sailkapen orokorrean, Madrilgo Fundación Ana Valdividiarekin berdinduta.
