Squash Txapelketa Sozialeko izen emate epea ireki da

Txintxarri Aldizkaria 2026ko martxoaren 18a

Azken edizioko squash txapelketako sarituak. Arg.: Lasarte-Oriako Udala.

Lasarte-Oriako Squash Txapelketa Sozialaren 36. aldia jokatuko da apiriletik ekainera Maialen Chourraut kiroldegian. Parte hartu nahi duten kirolariek izena emateko aukera dute hilaren 27ra arte

Lasarte-Oriako Udal Kirol Zerbitzuak hogeita hamaseigarren Squash txapelketa soziala antolatu du.

Txapelketa 2026ko apirilaren 13an hasiko da eta apirila, maiatza eta ekaina artean jokatuko da.

Lehian parte hartzeko gutxienez 16 urte izan behar dute kirolariek. Izena eman nahi duten pertsonek hilaren 27a arte dute inskribatzeko.

Maialen Chourraut Kiroldegiko harreran egingo da inskripzioa eta prezioa udal kiroldegietako bazkideentzat 12 eurokoa da.