'Aurten ere 4ak baietz!' porra Euskal Herriko Itzuliarekin bat hasiko da

Txintxarri Aldizkaria 2026ko martxoaren 18a

Ohiko tabernetan porrako kartelak daude jarriak dagoeneko.

Euskal Herriko Itzulia martxan jartzearekin batera, Ostadar SKTk antolatzen duen txirrindularitza porrari hasiera emango dio. Lau txirrindularitza lasterketetako (Euskal Herriko Itzulia, Giroa, Tour eta Espainiako Itzulia) emaitzak asmatzen dituen txartelak aurten ere 1.800 euroko saria jasoko du

Euskal Herriko Itzuliko porra egiteko txartelak tabernetan eskuragarri izango dira hurrengo egunetan; elkarteko webgunean ere izango da aukera boletoak egiteko. Prezioa 10 eurokoa izango da txarteleko. Apirilaren 6a izango da boletoak aurkezteko azken eguna.

Itzuliko bakoitzeko saridunak 600 euro eskuratuko ditu eta bigarrenak, 400 euro. Etapako 75 euro eogngo dira jokoan. Urdaiazpikoak ere zozkatuko dira parte hartzaile guztien artean.

Antolatzaileek gogorarazten dute, sari nagusia eskuratzeko lau porretan izen eman behar da eta txartelak izen bera izan behar du.

Porrako araudia ikusgai duzue Ostadarreko orrialdean.