2026/03/26 11:30 - 12:30

Bilera

Ehun eguneko greban parte hartu zutenen asanblada

Ehun eguneko greban parte hartu zutenen asanblada
Mirentxu, Lasarte-Oria

1976ko ehun eguneko grebaren harira ekimenak egingo ditu orduko behargin eta kaleratutako langile talde batek borroka hori gogoratu, aldarrikatu, balioan jarri eta gaur egungo belaunaldiei transmititzeko. Ildo horretatik antolatu dute asanblada, elkar ezagutu eta datozen hilabeteetako egitarauaren berri emateko.