Leganeseko zelaian (Madril) errugbi neurketa zirraragarriak izan ziren hilaren 15ean. Portugalek Gerogia garaitu eta Europako titulua eskuratu zuen eta aurretik, Espainiako Selekzioak ederki borrokatu behar izan zuen Errumariaren aurka Europako txapelketako podiumea ixteko.
Lehoiek markagailuari itzulia eman behar izan zioten. Nahiz eta txartel gorriarengatik partidako zati handia bat jokalari bat gutxiagorekin egin, Errumania ongi kokatua atera zen zelaira eta ederki baliatu zen egoeraz lehen zatian 3-11 aurreratzeko.
Atsedenaldiaren ostean, errumaniarrek aldea handitu (3-14) arren, erasoan gogor aritu zen Espainiako selekzioa eta metroz metro entseguak eta gauzatzeak eginez, hamazazpina berdindu zuen markagailua. Entseguetako bat Alex Saleta herritarrarena izan zen.
Azken hogei minutuak kiliak dantzan jartzekjoak izan ziren. Espainiak aldea ireki zuen entsegu eta gauzatzeari esker eta Errumaniak zigor kolpe batekin erantzun zuen (20-24). Amaitzeko bederatzi minutu faltan, entsegua egin zuten lehoiek (20-29), baina Errumaniarrek berriro ere zigor kolpe batekin murriztu zuten aldea (23-29). Azken minutuetan defentsa lan ederra egin zuten gorri-horiek markagailua bere horretan mantendu eta hirugarren postua eskuratzeko.
Saleta herritarrak, gainera, partidako jokalari onenaren saria eskuratu zuen.
