LOKEko kadeteek, hiru domina Gipuzkoako txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2026ko martxoaren 16a

Iraia Diez, Sofia Pozo eta Marco Iriso, eskuratutako dominekin. Arg.: LOKE Judo.

Lasarte-Oria Kirol Elkarteko (LOKE) judokek hilaren 15ean hitzordu berriari egin zioten aurre, Urnietan: Kadete mailako Gipuzkoako txapelketa. Gazteak ederki jardun ziren tatamian eta hiru domina ere irabazi zituzten

LOKEko bederatzi kide izan ziren lehian pisu ezberdinetan eta emaitza ezberdinak izan ziren.

Iraia Diez finalera iritsi zen, baina ezin izan zuen bere aurkaria gainditu. Beraz, txapeldunorde titulua eskuratu zuen. Beste talde txi batek bigarren aurkera egin zion aurre eta Sofia Pozo eta Marco Iriso azken lehiara iritsi ziren brontzezko domina jantziz. Ariane Luis ateetan geratu zen eta bosgarren sailkatu zen.

LOKEko arduradunak pozarren daude gazteek egindako lehiaketarekin eta aipatu lau kideek Euskadiko txapelketearko sailkkapena eskuratu dutela ere jakitera eman dute. 

Kadete mailako Gipuzkoako txapelketan parte hartu dute judokak. Arg.: LOKE Judo.