'Kamishibai' tailerra aurrera eraman dute, Udal Liburutegian, larunbat goizean. Sei urtetik gorakoei zuzenduta zegoen jarduera, eta hamar bat ume gerturatu dira japoniar antzerkigintza honekin gozatzera. 'Paperezko antzerkia' esan nahi du teknika honek; figurez eta argiz baliatuta ondu ohi dituzte obrak japoniarrek. Gaurkoan; marko bana, errotulagailuak, gometsak eta irudimenak erabilita, istorio ederrak sortu dituzte hainbat ume lasarteoriatarrek.