Finalerdian portugaldarrek ongi baliatu zituzten lehoien hutsak eta atsedenaldira 13-0 joan ziren. Bigarren zatian ere tinko mantendu ziren etxekoak eta entsegu eta gauzatze bakarra egin ahal izan zuten gorri-horiek. Entsegua Saleta herritarrak egin zuen.
Hilaren 15ean, Madrilen lehiatuko dira azken partidak. Portugal eta Georgiak txapeldunen garaikurra eskuratzeko lehiatuko diren bitartean, Espainia eta Errumania podiumeko hirugarren mailarengatik borrokatuko dira.