LOKEko gimnastek eskolarteko bigarren saioari egin zioten aurre

Txintxarri Aldizkaria 2026ko martxoaren 11

Eskolarteko lehiaketan parte hartu zuten LOKEko taldeak. Arg.: LOKE Gimnastika.

Lasarte-Oriako Kirol Elkarteko (LOKE) gimnastek Eskolarteko txapelketako bigarren jardunaldia lehiatu zuten hilaren 7an eta 8an, Azpeitian. Infantil kategoriako talde zein bakarkoak lehen postuetan izan ziren eta Gipuzkoako txapelketarako sailkatu dira gimnastetako batzuk

Alebin mailako taldeak esku hutsik eta pilotarekin egin zuten lan eta infantil mailako kideek, aldiz, uztaiekin.

Tapizean lan ederra egin zuten bai talde baita bakarkakoek ere. Honakoak izan ziren emaitzak:

 

Taldeak

  • Infantil A - LOKE - 5º/
  • Infantil B - LOKE - 16º/16º
  • Infantil C - LOKE - 7º/
  • Alebin C:
    • Landaberri E1 - 15º/14º
    • Landaberri E2 - 18º/15º
    • Landaberri M1 - 27º/25º
    • Landaberri M2 - 33º/35º

Bakarka

  • Infantil A 
    • Laia Suberbiola - 2º/
    • Aiala Jimenez - 3º/ 

* Bigarren jardunaldiko emaitza/ Sailkapen orokorra

* Beltzez finalera sailkatu diren talde eta bakarkakoak

Gipuzkoako txapelketarako parte hartzaileak zehazteko ere balio izan zuen saioak eta gauzak horrela, infantil mailako A eta C taldeek zein bakarkakoek lortu zuten maiatzean jokatuko den finalerako sailkapena.