Herriko duatletek hasi dute lehia

Txintxarri Aldizkaria 2026ko martxoaren 11

Ezkerrean, herritarrak Amorebieta-Etxanoko proban lehian. Eskuinean, Zumeatarra taldeko kideak Añorgan. Arg.: eduborrowsport/iturriza

Amorebieta-Etxano, Mungia, Garai, Añorga... duatloi denboraldia hasi da eta Lasarte-Oriako kirolariak ere martxan dira. Zehazki, Amorebieta-Etxano (Bizkaia) eta Añorgako hitzorduetan izan ziren herritarrak lehian eta bakarka zein taldean lehen postuetan izan ziren

Motorrak berotzen hasteko, otsailaren 14an jokatu zen Bizkaiko proban, taldekako erlojupeko Euskadiko txapelketa zegoen jokoan. Zumeatarra taldeko Ibai eta Urko Izagirre eta Aimar Sukuntza herritarrak Ganix Ormazabalekin batera lehiatu ziren eta zortzigarren sailkatu ziren.

Hilaren 8an, aldiz, Añorgako lasterketan sprint modalitate probari egin zioten aurre Sukuntzak, Ibai Izagirrek (01.12.38) eta euren taldekide Nora Landabereak federatu mailan; Open kategorian, Iñigo Otaegi (01.19.56) eta aurten berrikuntza izan zen errelebo proba egitera animatu zen Beñat Del Olmo herritarra (01.23.32) ere.

5 kilometro korrika egin ostean, bizikletan 9 kilometroko ibilbidea bitan egin eta 2,5 kilometroko lasterketa egin zuten parte hartzaileek.

Sukuntzak (01.04.58) 23 urtez azpiko bigarren postua eskuratu zuen eta taldeka Zumeatarrak ekipoak lehen postua eskuratu gizonen mailan; Landaberea (01.29.44) eta taldekideak, aldiz, hirugarren izan ziren emakumezkoan.