Eguraldia lagun izan bazen ere, aurreko eguneko euriaren ondorioz, segurtasuna bermatzeko ibilbidea moldatu eta laburtu zuten. Elkartearen balioak (kirola, elkarbizitza eta inklusio soziala) kontuan izanik, ekimena pertsona guztiei irekia izan zen eta ikusmen desgaitasuna zuten lagun talde bat ere izan zen bidea egiten. Indarrak berreskuratzeko bazkaria izan zuten Abend jatetxean, eta Rafafa Magoaren trukoez ere gozatu zuten.
Elkarteko arduradunek eskerrak eman nahi dizkiete urte honetan zehar euren babesa eman duten elkarte, erakunde eta komertzioei.
