Eguzkiko gazteak ederki jardun dira Euskadirekin

Txintxarri Aldizkaria 2026ko martxoaren 11

14 eta 16 urtez azpiko Euskadiko kideak, atzean zaletuak dituztela. Arg.: EFF_FVF

14 eta 16 urtez azpiko Erkidegoen arteko Espainiako txapelketa lehiatu da Cadiz (Andaluzia) hilaren 6tik 8ra. Bi kategorietako selekzioak ederki borrokatu dira, horien artean Eguzki Areto Futbol taldeko bost kide: 14 urtez azpiko mailan  Julen Murillo, Julen Mauleon eta  Aimar Garcia eta 16 urtez azpikoan, aldiz, Telmo Aranzadi eta Hugo Hernandez.

Herriko taldeko kideak hasierako bostekoan izan dira zelaian, Julen Mauleon kapitain modura jokatu zen Nafarroaren aurka eta gaztetxoen mailan, Julen Murillok eta zaharrenean Hugo Hernandezek gola egin zuten Errioxa eta Extremaduraren aurka, hurrenez hurren.

14 urtez azpiko taldeak Nafarroa eta Erriozaren aurka neurtu zituen indarrak. Errioxarekin bina berdindu ostean, penaltietan eskuratu zuen garaipena Euskadik. Nafarroaren aurka, aldiz, 3-1 galdu zuen.

16 urtez azpikoek, ez zuten zorterik izan Kanaria Uharteak eta Extremaduraren aurka; bi neurketak galdu zituzten; lehena 2-4 eta bigarrena 2-1.