Lehia estua izan zen zelaian metroak irabazteko eta bi taldeek ongi baliatu zituzten sortutako aukerak lehen zatiko amaierara 8-10eko markagailuarekin iristeko.
Errenta txikia izanik, etxekoak indartsu atera ziren bigarren zatian eta bi entsegu eta gauzatzeri esker aldea ireki zuten (22-10). Baztandarren ez zuten amore emango, ordea eta zigor ostiko eta entsegu eta gauzatze bati esker markagailuan gerturatu ziren (22-20). Baina etxekoak adi ibili ziren eta denbora amaitzear zela zigor ostiko bat lortu eta 25 eta 20koarekin itxi zuten partida.
Kanpoan, huts
Bestalde, Ohorezko B Mailako taldeak Valentziara egin zuen bidai. Igoera jokatzeko bidean, hiribuko CAU Valencia izan zuen aurkari.
Lehen jardunaldian Sevillaren aurka galdu ostean, fase berrian garaipena eskuratzeko gogoz atera ziren beltzak eta bi zigor ostiko eta entsegu bati esker errenta txikiarekin iritsi ziren atsedenaldira, 6-11.
Etxekoek ez zuten neurketak ihes egitea nahi eta ederki borrokatu ziren bigarren zatian partidari itzulia emateko; azken emaitza 23-16 izan zen.
Beltzak RTko harrobiko jokalari Joanes Arroyo deialdian izan zen eta bigarren zatian atera zen zelaira.