Xabat Martin herritarra, hirugarren Usurbe proban

Txintxarri Aldizkaria 2026ko martxoaren 10a

Xabat Martin (eskuinean), Usurbe probakjo podiumean. Arg.: MA Martin

Lasarte-Oriako txirrindulariek errepideko denboraldiko bigarren lasterketari egin zioten aurre hilaren 7an, Beasaingo XLIV Usurbe proba. Andoaingo txirrindulari eskolako Xabat Martin podiumeko hirugarren maila igo zen

Lasterketan zehar, talde nagusian mantentze lortu zuen Lasarte-Oriako txirrindulari gazteak eta Beasainera iritsi baino lehen erasoa jo zuen. Azken zuzengunean taldeak harrapatu eta esprintean hirugarren izan zen Martin. Unai Guisado herritarra 01.33ra iritsi zen eta Dario Gomezek eroriko batengatik proba utzi behar izan zuen.