LOKEko judoka infantilek, lau domina Gipuzkoako txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2026ko martxoaren 10a

LOKEko judoka infantilak eta eskuratutako dominak. Arg.: LOKE Judo.

Lasarte-Oriako Kirol Elkarteko (LOKE) judokek eskolarteko mailako Gipuzkoako Txapelketako finala jokatu zuten hilaren 8an, Urnietan. Zazpi judoka izan ziren borrokan tatamian eta lau domina jantzi zituzten: Martina Miguelez zilarra, Alba Padrones zilarra, Ainitze Tabuzzi brontzea eta Ivan Barrantes brontzea. Horiez gain, Unai Granado, Juren Matailo eta Daniel Nikitinenek ere parte hartu zuten jardunaldian

 

Domina lortu duten kideek, gainera, hilaren 28an Oiartzunen lehiatuko den Euskadiko Eskolarteko Jokoetarako sailkapena eskuratu dute.