Donostia Arraun Lagunak, Oriako jaitsieran sendo

Txintxarri Aldizkaria 2026ko martxoaren 10a

Donostia Arraun Lagunak eskifaia, Orioaren jaitsierako banderarekin. Arg.: OrioGUKA

Oriaren traineru jaitsierak 78 ontzi bildu zituen hilaren 7an Orion. Kategoria ezberdinetako lehiaz gozatu ahal izan zuten arraunaren zaletuek eta h emakumezkoan herritarrak kide dituzten Donostia Arraun Lagunak eta Donostiarra ere bertan izan ziren lehian. Lehenek denboraldiaurrean indartsu daudela erakutsi zuten Oria ibaiko urtean eta bandera Lugañene baserrira eraman zuten

Erlojupeko proba modura, minutuero traineru bat atera zen Saikola eta Orio artean dauden 4.000 metroak egitera. Donostia Arraun Lagunak azken aurreko postuan atera zen lehiara eta denbora onena egin zuen (14.25,96) Hondarribi hamazazpi segundogatik gaindituz. Mirotzen zain geratu zen Donostiako taldea, baina etxekoek ezin izan zuten euren marka ondu, 14 segundora geratu ziren. Proba horretan ez zen Lasarte-Oriako ordezkaririk izan eskifaian.

Donostiarra, aldiz, multzoko zazpigarren atera zen eta momentu horretan lehen postuan zen Hondarribiaren marka izan zuen jomuga. Baina Enara Arruti herritarra tostan izan zuen taldeak ezin izan zuen Ama Guadalupeko-ren denbora hobetu eta hogei segundora geratu zen Bantxa. Azken sailkapenean zortzigarren izan ziren.